2024ko LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguneko manifestua


Gaur, urtero lez, LGTBIQA+ Harrotasunaren Eguna ospatzeko bildu gara, berdintasunaren eta giza eskubideen aldeko borroka nekaezina gogora ekartzeko. Egun berezi honetan, ahotsak harrotzen ditugu adierazteko maitasuna, identitatea eta aniztasuna ez direla zuzendu beharreko arazoak, ospatzekoak baizik. Hemen darraigu munduari gogorarazteko arazoa ez dela nola eta nor maite dugun, ezta nolakoak eta nor garen ere, baizik eta gure artean oraindik ere badirauten intoleranzia eta gorrotoa.

Como dijo Audre Lorde, «Es el privilegio de la mayoría el que no quiere que el mundo cambie, porque su posición es segura y cómoda«. Estas palabras resuenan hoy más que nunca. No es nuestra orientación sexual, ni nuestra identidad de género lo que constituye el problema. El verdadero obstáculo es la homofobia y la transfobia de una sociedad que se aferra a conceptos obsoletos de lo que considera «normal». Es esta resistencia al cambio lo que perpetúa el odio y la intolerancia. La libertad de uno es la libertad de todos, y nuestra lucha no termina hasta que cada miembro de nuestra comunidad viva sin temor y con dignidad. 

Zure sexu-orientazioa ez da arazoa; arazoa da gizarteak oraindik ere homofobiaren eta intolerantziaren zama astuna daramala. Ez da zure genero-identitatea auzitan jarri beharrekoa, aitzitik, aniztasuna onartzeari uko egiten diotenen transfobia eta zurruntasunari aurre egin behar diegu. LGTBIQA+ kolektibokook ez dugu ezer konpontzekorik; gizarteak bere buruari begiratu egin behar dio ispiluan, dituen aurreiritizak aitortu eta benetan inklusiboa eta errespetuzalea izaten ikasi behar du.

Anitzak elkarteak dei egiten diogu gizarte osoari, bere jarrera eta aurreiritzien inguruko gogoeta egin dezan. Onarpena eta errespetua ez dira aukerakoak, behar-beharrezkoak dira bizikidetza bidezkoa eta baketsua izateko. Bazterkeriazko ekintza eta eraso homofobo edo transfobo oro orbanak dira gure onberatasun kolektiboan. Ezin dugu onartu gorrotoak askatasunez bizi eta maitatu nahi dutenen bizitzak mugatzea. Hori aldatu arte, elkarteak gure kolektiboaren eskubideen alde borrokatzen jarraituko du, erasoen biktimei arreta emanez eta herritarrak kontzientziatzen saiatuz, gure aurka egiten duten guztiak salatuz eta haien benetako aurpegia erakutsiz. Ez gara geldituko gure kolektiboko kide oro beldurrik gabe bizi ahal izan arte.

Ildo horretan, arreta berezia jarri behar diogu gaur egun bizi dugun egoerari, gorroto-diskurtsoak gero eta onartuagoak eta laudatuagoak baitira. Gizartea polarizatzea lortzen ari dira, eta gizartean jende asko diskriminatzea eta baztertzea eragiten dute. Atzera egiten gabiltza, iraganera, pentsatu ezineko momentuetara.

Nahitaezkoa dugu bat egitea, eta kolektiboak diskurtso horien kontra eskutik helduta borrokatzea. Eskutik helduta askoz ere indartsuagoak izango gara, eta elkartasuna bilatzeko unea da, mezu horiek indartzen jarrai ez dezaten. Banatuta ez gara indartsu izango, baina batuta, bai.

Roberta Marrerok esan bezala: “Pertsona batzuek ez daukagu gorputza ez jartzeko aukera”. Aurten, Anintzak elkarteak historikoki ahaztutako letrei buruzko prestakuntza-lana egiteko konpromisoa hartu zuen, hala nola Intersexualitateei eta Asexualitateei buruzkoa, eta Drag Taller transfeministen bidez trans eta trabestien bizitzen garrantzia mahai gainean jarri genuen.

Elkartean dihardugun boluntariook STIei buruzko desinformazioari ere heltzen diogu, gure komunitateari bidegabeki ezarri zaion estigma ezabatzeko. Ez dugu onartzen gaixotasun horiek promiskuitatearen ondorio direla dioen ideia faltsua. Ez zara promiskuoa, zure sexualitatea askatasunez bizi duzu, besterik gabe.

Anitzak elkarteak ere hezkuntzaren alde lan egiten dugu, gorrotoa eta ezjakintasuna desagerrarazteko tresna indartsua baita. Erakunde guztiek etorkizuneko belaunaldiei prestakuntza emateko konpromisoa hartu behar dute. Bakarrik ezagutzaren eta irekitasunaren bidez irudika dezakegu erasorik eta aurreiritzirik gabeko etorkizuna. Hezkuntza osoa eta taburik gabea funtsezkoa da gizarte bidezkoagoa eta batuagoa eraikitzeko.

Harrotasunaren Egun honetan, berdintasunarekiko, askatasunarekiko eta justiziarekiko dugun konpromisoa berresten dugu. Gure ahotsak entzun daitezela, eta ez bakarrik gaur, baizik eta urteko egun guztietan. Gure maitasuna, nortasuna eta bizitzak preziatuak direlako eta ospatzea merezi dutelako.

Que este manifiesto sea un recordatorio de nuestra fuerza y nuestra resiliencia. No estamos en solitario en esta lucha; juntes, somos imparables. Hoy y siempre, alzamos nuestras voces por la igualdad, el respeto y la libertad. Porque como dijo Harvey Milk: «Si no te das a ti mismo la libertad de ser tú mismo, estás matando a tu verdadero yo».

Gora aniztasuna eta berdintasuna! LGTBIQA+ Harrotasunaren Egun zoriontsua opa dizuegu!

Utzi erantzuna

euEuskara